Erlezaintzako jardunbide egokiak: erleen gaixotasun nagusiak identifikatu eta kontrolatzeko gidaliburu praktikoa
FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) erlezaintzaren arloko jardunbide egokien gidaliburu bat argitaratu berri du, Istituto Zooprofilattico Sperimentale del Lazio e della Toscana institutuarekin (IZSLT) eta Erlezain Elkarteen Nazioarteko Federazioarekin (APIMONDIA) lankidetzan.
Dokumentu hori tresna praktikoa da erlezainei, albaitari profesionalei eta erlezaintzaren arloko aholkularitza-zerbitzuei ezti-erleen gaixotasun nagusiak identifikatzen eta kontrolatzen laguntzeko. Halatan, gaixotasunaren susmoa izanez gero, neurri egokiak hartu ahal izango dira erlauntzako agerraldi bat prebenitze edo kontrolatze aldera.
FAO-TECA serieko (nekazaritza-ekoizle txikientzako teknologiak eta praktikak) bigarren gidaliburua da. Aurrekoa, “Erleen gaixotasun nagusiak: erlezaintzako jardunbide egokiak (2018)”, 2018an argitaratu zen eta gai bera jorratu zuen, baina modu orokorragoan.
Argitalpen paregabea da, informazioa modu praktikoan aurkezten baitu, irudi errazen eta eduki ulergarrien bidez. Bertan, jardunbide egokien zerrenda zehatza aurkitu ahal izango da, baita biosegurtasun-neurriak ere, ezti-erleen gaixotasun nagusiak agertzeko eta hedatzeko arriskua murrizte aldera. Horrek guztiak erlezainei eta sektoreko profesionalei euren helburua lortzen lagunduko die, eta hori, azken batean, erlezaintza-sektorea iraunkorragoa izan dadin laguntzea da.