Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren aurkako derrigorrezko txertaketa ezarri da Aragoi, Katalunia eta Nafarroako Foru Erkidegoa autonomia-erkidegoen iparraldeko zenbait albaitaritza-eskualdetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, borondatezko txertaketa ezarri da.

Frantzian duela gutxi jakinarazitako 8 serotipoen agerraldiek eragin dute hiru hilabete baino gehiagoko behi eta ardietan prebentziozko txertaketa ezartzea; hala ere, ez da inola ere mugatu animalien mugimendua herrialde horietan.

Neurri horiek joan den ostiralean, otsailaren 5ean, sartu ziren indarrean, otsailaren 2ko AAA/107/2016 Aginduaren bidez. Horren bidez, AAA/1424/2015 Agindua aldarazi da. Honako hauek dira aldaketa nagusiak:

  1. Baimendu egiten da 8 serotipoaren aurkako borondatezko txertaketa, agintaritza eskudunak baimendu ostean, Frantziako eremu mugatuetan aldi baterako egonaldiak egin eta Espainiara itzuliko diren animalientzat.
  2. Zabaldu egiten da 1 serotipoaren eremu mugatua. Halatan, Extremadurako Autonomia Erkidegoa erabat da mugatua da 1 serotipoari dagokionez.
  3. 7 egunetik 28 egunera zabaldu da derrigorrezko txertaketa salbuesten duen gehienezko epea, eremu mugatuen barruko eremu libreetako animalientzat, eremu mugatuko hiltegi batera eraman behar dituztenean.
  4. Zenbait baldintza ezarri dira, beste estatu kide batzuetako eremu mugatuetako animaliak penintsulako eremu libreetara mugitzeko.

INFOGRAFIA: MINGAIN URDIN GAIXOTASUNAREN AURREKO NEURRI BERRIEN LABURPENA

Informazio gehiago:

RASVEren berria mingain urdin gaixotasunari buruz – MAGRAMA
RASVERen informazioa mingain urdin gaixotasunari buruz – MAGRAMA