Gaur arte egoerak berdin jarraitzen du fokuen jakinaraziari dagokionez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak esandakoagatik: patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) 75 agerraldi berretsi dira Frantziako 8 hego-mendebaldean.

Azken agerraldia urtarrilaren 4an izan zan, Landako departamentuan.

Eragina nabaritu duten Frantziako departamenduak:

  • Dordoina: 15 foku.
  • Gers: 10 foku.
  • Haute Vienne: foku 1.
  • Landak: 30 foku.
  • Pirinio Garaiak: 3 foku.
  • Pirinio Atlantikoak: 13 foku.
  • Lot: foku 2.
  • Garonne: foku 1.

Elikagai Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) irizpen bat eman zuen abenduaren 14an, identifikaturiko anduiak gizakiei eragin diezaieken arriskuari buruz, eta Dordoinan detektaturiko H5N1 anduiaren sekuentziazio osoaren emaitzak jaso zituen bertan. Irizpen horrek berretsi egiten du ez dagoela gizakientzako arrisku larriko markatzailerik.

Beste alde batetik, lege-betekizunak ezarri dira bi Dekretuen argitaralpenarekin:

  • 2016ko otsailaren 8ko dekretua, eskorta-hegazti ustiapenetako biosegurtasun-neurri aplikagarrien eta hegazti-gripearen aurkako prebentzioaren testuinguruko beste hegazti batzuen gainean.
  • 2016ko otsailaren 9ko dekretua, Frantziako lurraldeko gaixotasunaren (murrizketa-zona establezimendua) detekzioaren ondoren hegazti-gripearen kontrako erabakia.

Aurreneko fokua 2015eko azaroaren 24an berretsi zen: patogenotasun handiko hegazti-gripea (PHHP), H5N1 azpimota, jatorri europarra. EZ DU ZERIKUSIRIK 90eko hamarkadaren erdialdeko AZPIMOTA ASIARRAREKIN (2005ean iritsi zen Europara). Hauek izan dira detektaturiko gainerako azpimotak: H5N1, H5N2 eta H5N9.

Informazio interesgarria:

Frantziako Nekazaritzaren, Nekazaritzako Elikagaien eta Basoaren arloko Ministerioa – 16/03/11
ANSES, Elikagai Segurtasunerako Frantziako Agentzia.
HGren Frantziako fokuari buruzko aurreko albistea – abenduaren 21a, ELIKA