Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) gaixotasun hemorragiko epizootikoaren egoera eguneratu du, irailaren 27an.

Algeteko Albaitaritza Laborategi Zentralak (LCV) gaixotasun hemorragiko epizootikoaren 11 kasu berri behi-ustiategietan eta 2 kasu oreinetan baieztatu ditu, irailaren 11kako azken egoera-txostenaz geroztik.

Euskadin...

Irailaren hasieran detektatu zen gaixotasuna behi-ustiategietan. EHEko fokuen eta Euskadiko gainerako animalien gaixotasunen bilakaera ikus daiteke esteka honetan.

Guztira, 2023/06/23tik 157 foku baieztatu dira guztira estatu mailan. Ikusi fokuen mapa eguneratua:

Focos EHE

Murrizketak

Batzordearen 2019ko abenduaren 17ko 2020/688 (EB) Erregelamendu Eskuordetuan ezarritakoarekin, beste estatu kide batzuetarako bizi-mugimenduak mugatuta daude penintsulako lurralde osotik, Bartzelonako eta Gironako probintzietatik izan ezik. Hiltegirako mugimenduak baimenduta daude, mapan ikus daitekeen bezala:

Ez da inolako murrizketarik ezarri animalia horien produktuen mugimenduari edo kontsumoari dagokionez (haragia, esnea, azala, etab.).

Estatu barneko mugimenduak

Eragindako eremutik eremu askera mugitzeko, animalia eta ibilgailuetan intsektuak hiltzeko lanak egin behar dira, eta behi‑aziendak ez du sintomatologiarik izan behar.

Irizpide aldaketa

Egoera epidemiologikoari buruzko informazioa biltze aldera, Algeteko EKLn edo eskualdeko laborategietan laborategiaren bidez berresteko irizpideari jarraitzen zaio eta eskualde bakoitzean antzemandako lehen fokua jakinarazteko irizpideari jarraituko zaio. Albaitaritza-zerbitzu ofizialek eskualde bakoitzeko ustiategi eta barrutietako susmo klinikoen gainerako jakinarazpenen jarraipena egiten dute, bai eta eragindako ustiategi eta barruti jakin batzuetako monitorizazio intentsiboagoa ere, gaixotasunak eremuan duen benetako eragina jakiteko.

Osasun-agintariek gogorarazten dute oso garrantzitsua dela zaintza pasiboko maila egokiari eustea; horretarako, agintari eskudunei berehala jakinarazi behar zaie espezie minberek (etxeko animaliek zein fauna basatiak) gaixotasun hori izan dezaketelako susmoa.

 

GHEa ez da zoonosia

eta haragia eta esnea kontsumitzea ez dela arriskutsua pertsonentzat, ez eta kutsatuta egonda ere.