AGINDUA, 2022ko apirilaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarenaren bidez, indarrik gabe uzten da honako agindu hau: Agindua, 2021eko abenduaren 28koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan hegazti-gripearen aurka hartu beharreko prebentzio-neurriak ezartzen baitira.

Gaixotasunak ez du inolako eraginik Euskal Autonomia Erkidegoan, hegaztien migrazio-denboraldia amaitu da, eta, ondorioz, gaur egun dagoen osasun-arrisku txikia denez, 2021eko abenduaren 28ko Aginduan aurreikusitako neurriak kendu behar dira.

Agindu hau, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, hau da, 2022ko apirilaren 12an.