MAGRAMAk Errege Dekretu bat onetsi du, animaliak hiltzean horien ongizatea arautzeko. Aurki argitaratuko du dekretua.

Arauak, besteak beste, honako alderdi hauek arautuko ditu:

  1. Hiltegietan animaliak hiltzeaz ardurazten diren langileen prestakuntza.
  2. Ikastaroak antolatzeko prozedura, eta gaitasun-agiriak ematea.
  3. Animaliak hiltzeko ekipamendu eta gailuak Espainian merkaturatzeko arauak.
  4. Agintaritza eskudunak etxeko kontsumo pribaturako egiten den hilketaren kontrol ofizialak egiteko bideak.
  5. Arau-hausteen eta zehapenen inguruan aplika daitekeen araubidea.

Errege Dekretuak gehitu egiten dio nazio mailako araudiari hiltzeko unean animaliak babesteri buruzko Europako Araudia, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrea indarrean dagoena (1099/2009 Araudia).

Xedapen gehigarrietan, testuak sartu egiten ditu 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abian zeuden hiltegiek behin-behinean bete beharreko betekizunak.

MAGRAMAren informazioa