EFSAk egin berri duen txostenak honako ondorio hauek biltzen ditu:

Patogenesia

Seroprebalentziari buruzko datuekin erkatuz gero, malformazioen kopurua nahiko txikia da, eta horrek pentsarazten du gaixotasunaren maiztasuna baxua dela.

Esperimentuetarako animaliekin egindako azterketen arabera, malformazioak eragiten dituzten infekzioen tasa oso txikia da, baita infekzioa suszeptibilitate handieneko epean gertatzen denean ere.

Identifikatutako espezie kaltetuak

Birusaren aurkako antigorputzak atzeman dira behien, ardien eta ahuntzen artean, eta beste 12 baso-espezie hauetan: alpakak, Anatoliako ur-bufaloak, bisonteak, orein gorriak, lugorri-oreinak, arraba-oreinak, Sikako oreinak, Muntjac-ak, Chamois-ak, basurdeak eta txakur basatiak, eta zoologikoko 19 espezie.

Transmisio-bide posibleak: transmisio horizontala, bertikala eta bektoreen bidezkoa

Ez dago intseminazioaren bidezko transmisioari buruzko zientzia-ebidentziarik. Oraingoz, ez dago transmisio bertikala transmisio-bide nagusia dela adierazten duen ebidentziarik.

Neguan bektoreen jarduera txikia bada ere, birusak negua gainditzea lortzen du. Oraingoz ez da ezagutzen zein diren birusari latente egotea ahalbidetzen dioten mekanismoak.

Immunitatea

Badirudi, infekzioaren ostean, erantzun immunitarioa urtebete baino gehiago luzatzen dela. Nolanahi ere, ez dago baieztapen hori berresten duen azterlanik.

Seroprebalentzia Europan

Seroprebalentziari buruzko azterlanek, halaber, adierazten dute ziurrenik birusa dagoeneko Europa osoan hedatu dela.

Birusaren hedatzeko ahalmena zehazteko azterlanen arabera, aziendaren mugimenduak murriztea eta geldiaraztea ez da neurri eraginkorra birusaren transmisioa ekiditeko, elkarren ondoko ustiategien artean.

Azterketa genetikoa

Agerian geratu da azterlanak egin behar direla Orthobunyavirus taldeko birusen sekuentziazio genomikoari buruz, Schmallenberg birusaren eta Simbu serotaldeko birusen arteko harremana ulertzeko.

Schmallenberg birusa Europan – EFSA

"Schmallenberg" virus: State of Art- Txostenaren datuak