MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan, Frantzian, Belgikan eta Suedian oso patogenoa den hegazti-gripearen lehenengo kasuak antzeman direla adierazi du.MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan, Frantzian, Belgikan eta Suedian oso patogenoa den hegazti-gripearen lehenengo kasuak antzeman direla adierazi du.

Europan hegazti-gripearen agerraldi berrien egoerari buruz 2020/11/06an argitaratutako eguneratzearen ondoren, MAPAk beste ohar bat argitaratu zuen 2020/11/17an. Ohar horretan eguneratu egin du gaixotasun horren egoera eta agerraldi guztiak bildu ditu, Frantzian, Belgikan eta Suedian izandako lehen kasuekin batera.

ADNS erakundeak oso patogenoa den (IAAP) hegazti-gripearen fokuen 268 jakinarazpen jaso ditu udazken honetan, 2020/10/17an Holandan beltxarga mutu baten lehen kasua baieztatu zenetik. Besteak beste:

  • 211 Alemanian
  • 38 Herbehereetan
  • 8 Danimarkan
  • 5 Erresuma Batuan
  • 5 Belgikan
  • 1 Irlandan

H5N8 azpimota da gehien antzematen den (252 foku) oso patogenoa den hegazti-gripearen birusa, eta EURLren arabera, uztailean Errusian eta Kazakhstanen antzeman zen berbera da, baina 2020ko lehen erdian EBn zirkulatu zuenaren bestelakoa.

Jakinarazitako foku guztien artetik, hau azpimarratu behar da:

  • 255 foku hegazti basatietan jakinarazi dira
  • 12 foku kortako hegaztietan
  • 1 foku hegazti gatibuetan.

Frantziako agintariek gaur jakinaraziko dute oso patogenoa den hegazti-gripearen lehen fokua Korsikan hegazti gatibuetan, baina dagoeneko adierazi dute zein neurri hartuko dituzten arrisku-eremuetan gaixotasun horri aurre egiteko; hain zuzen, hauek izango dira:

  • Kortako hegaztiak konfinatzea.
  • Hegaztien pilaketa debekatzea.
  • Ehiza-hegaztiak garraiatzea eta askatzea debekatzea.
  • Ehizatzeko apeuak erabiltzea debekatzea.

Egoera Euskadin

Frantziako fokuaren hurbiltasunak eta hegazti basatiek gure lurraldean dituzten migrazio-ibilbideek handitu egiten dute arriskua maila handi/ertainera, MAPAk 2020/11/11n adierazi zuen moduan.

Horren ondorioz, hainbat neurri zehatz hartu behar izan dira APA 2442/2006 Aginduaren II. eta III. eranskinetan jasotako udalerrietan, eta agindu horretan jasotako hainbat udalerriri eragiten diete Euskadin.

Udalerri horietan, datozen asteotan aplikatuko dira neurri horiek. Autonomia mailan, Arabakoak dira agindu horretako II. eta III; eranskinetan arrisku bereziko eremu gisa sartu diren udalerriak. Hauek dira:

  • Arratzua-Ubarrundia
  • Barrundia
  • Elburgo/Burgelu
  • Legutio
  • Zigoitia