Ministroen Kontseiluak onetsitako Errege Dekretuak aldatu egiten ditu animalien gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenen inguruko arauak.

Hona hemen araudi berrian agertzen den berrikuntzetako batzuk:

  1. Ardi- eta ahuntz-bruzelosiari, behi-bruzelosiari, behi-tuberkulosiari eta behien leukosi enzootikoari dagokionez, lehenengo mailako fokuak astebetean adierazi beharko dira, eta bigarren mailako fokuak hilabetean, gaixotasun horiek ofizialki libre deklaratutako probintzietan.
  2. ENBk (OIEk) endemikotzat jotzen dituen uretako animalien gaixotasunen bigarren mailako fokuak hilabetean adierazi beharko dira, astebetean jakinarazi beharrean.
  3. Bertan behera utzi da behien pleuropneumonia kutsakorra eta behien leukosi enzootikoa saihesteko probak egin beharra animaliak azoketara eta merkatuetara mugitzean.

MAGRAMAren prentsa-oharra