Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak duela gutxi argitaratu du zoonosiak eta mikrobioen aurkako erresistentziak (MAE) zaintzeko programaren 2020ko Espainako emaitzen urteko txostena.

Urtero, EFSAk eta ECDCk, Europako Batzordearen aginduz, EEMM guztien datuak bildu eta aztertzen dituzte, eta bakterio zoonosikoetan eta pertsonen, animalien eta elikagaien adierazleetan dagoen erresistentzia antimikrobianoari buruzko txostena egiten dute. Txosten horren helburua gaixotasun bakoitzaren egoera epidemiologikoaren etengabeko jarraipena egitea da, abian jarritako prebentzio-neurrien eraginkortasuna baloratzeko.
MAPAk agiri hau egin du, gaixotasun zoonosikoek Espainian eta Europar Batasunean duten egoera epidemiologikoari buruzko informazio nabarmenena biltzeko.

Iaz bezala, txosten honetan honako mikrooganismo hauen emaitzak daude animalia-espezieetan:

  • Oilo erruleak: Salmonella spp.
  • Gizentzeko oilasko eta indioilarrak: Salmonella spp., Campylobacter coli, Campylobacter jejuni, E. coli adierazleak eta espektro zabaleko betalaktamasak/AmpC (ESBL/AmpC) eta karbapenemasak ekoizten dituzten coli bakterioak.

EB osoan 2018an izandakoaren antzeko joera da; jarraian daude laburbilduta honako hauekiko erresistentzia-ehuneko handiena erakutsi zuten mikrobioen aurkakoen emaitzak:

  1. Salmonella enterikoa:
    • Gizentzeko oilaskoak: ziprofloxazinoa (% 41,8), sulfametoxazola (% 33,5), tetraziklina (% 32,9) eta azido nalidixikoa (% 32,4).
    • Gizentzeko indioilarrak: ziprofloxazinoa (% 84,1), anpizilina (% 57,6) eta azido nalidixikoa (% 35,3).
    • Oilo erruleak: ziprofloxazinoa eta tetraziklina (% 7,1 bietan), azido nalidixikoa (% 5,9) eta anpizilina eta sulfametoxazola (% 5,3 bietan).
  2. Campilobacter jejuni:
    • Gizentzeko oilaskoak: ziprofloxazinoa (% 84,7), azido nalidixikoa (% 84,1) eta tetraziklina (% 68,2).
    • Gizentzeko indioilarrak: ziprofloxazinoa (% 85,5), azido nalidixikoa (% 82,9) eta tetraziklina (% 69,7).
  3. Campilobacter coli:
    • Gizentzeko indioilarrak: ziprofloxazinoa (% 85,5), azido nalidixikoa (% 82,9) eta tetraziklina (% 69,7).
  4. coli adierazleak:
    • Gizentzeko oilaskoak: ziprofloxazinoa (% 65,9), azido nalidixikoa (% 60,6) eta anpizilina (% 32,9).
    • Gizentzeko indioilarrak: anpizilina (% 60,0), tetraziklina (% 59,4) eta ziprofloxazinoa (% 56,5)
  5. BLEEs/AmpC/karbapenemasak ekoitz ditzaketela uste den coliak:
    • Gizentzeko oilaskoak: anpizilina eta zefotaxima, % 100,0. Jarraian daude zeftazidima (% 97,5), ziprofloxazinoa (% 79,7) eta azido nalidixikoa (% 63,3).
    • Gizentzeko indioilarrak: anpizilina, zefotaxima eta zeftazidima, % 100,0. Jarraian daude ziprofloxazinoa (% 82,6) eta tetraziklina (% 70,3).

Gerora, datu horiek txertatu egiten dira EBren bakterio zoonosikoen mikrobioen aurkako erresistentziari eta gizaki, animalia eta elikagaien adierazleei buruzko EFSAren txostenetan.