Antzar bat hilda aurkitu zuten ingurumen-agenteek urtarrilaren 27an Villafafilako Aintzira Handian, Zamoran, Hegaztien Influentza Zaintzeko Programa Nazionalean ezarritako zaintza pasiboari esker, Landetako (Frantzia) birusaren egoera epidemiologikoak berriki izan duen bilakaeraren ondorioz arriskua handitu ondoren.

Azaroaren 27an Kantabrian eta urtarrilaren 22an Gironan aurkitutako IAAP H5N8 hegazti basati positiboen beste bi fokuetan bezala, aurkikuntza berri honek, oraingoan ere, aurrekoan bezalaxe, ez du osasun-estatusa aldaraziko: estatu-mailan, “hegazti-gripetik libre” sailkapena mantenduko da. Etxeko hegaztien eta horien produktuen mugimenduari ez zaio mugarik ezarriko.

Kasu horiek hauteman izanak ez du arriskurik ekartzen osasun publikoarentzat. Andui ez-zoonotikoa da:

  • ez dio gizakiari eragiten
  • ez da transmititzen hegazti-okelaren edo arrautzen kontsumoaren bidez

Gaztela eta Leoneko Juntak, zaintza eta kontrola indartuko ditu eremu horretan, eta egiaztatuko du ustiategietan behar bezala aplikatzen direla biosegurtasuneko neurriak, etxeko hegaztietarako transmisioa saihestu eta etengabeko zaintza mantentzeko helburuekin. Horiek horrela, gaixotasunaren edozein susmo jakinaraziko da.