Hegaztiak Gironako Aiguamolls de l’Empordà parke naturalean aurkitu zituzten hilda, hegazti-gripearen zaintzarako programa nazionalean ezarritako zaintza pasiboari esker, zeina Landetan (Frantzia) birusaren egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita ezarri baitzen, horrek arriskua areagotzen zuelako.

Azaroaren 27an Kantabrian aurkitutako hegazti basati batek positibo eman zuen oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripean , baina kasu bakarra izan zen. Oraingoan ere, aurrekoan bezalaxe, aurkikuntza berri honek ez du osasun-estatusa aldaraziko: estatu-mailan, “hegazti-gripetik libre” sailkapena mantenduko da.

Hori dela eta, momentuz ez da murrizketarik ezarriko etxeko hegaztien edo horien produktuen mugimenduan.

Kasu horiek hauteman izanak ez du arriskurik ekartzen osasun publikoarentzat. Andui ez-zoonotikoa da:

  • ez dio gizakiari eragiten
  • ez da transmititzen hegazti-okelaren edo arrautzen kontsumoaren bidez

Generalitateak zaintza eta kontrola indartuko ditu eremu horretan, eta egiaztatuko du ustiategietan behar bezala aplikatzen direla biosegurtasuneko neurriak, etxeko hegaztietarako transmisioa saihestu eta etengabeko zaintza mantentzeko helburuekin. Horiek horrela, gaixotasunaren edozein susmo jakinaraziko da.