EFSAren zientzia-sarea arduratu da Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarriei (EETak) buruzko azterlana egiteaz eta urteko txostena argitaratu berri du.

Aurreko urteetan bezala, EFSA sarea osatzen duten gainerako kideekin (estatu kideak eta beste herrialde batzuk, EE eta OIE) elkartu da emaitzak partekatu eta EBn EETek duten egoerari buruzko iritzia osatzeko.

Eztabaidatutako gaiek 2020koen ildo berari jarraitu zioten eta honako hauek hartu zituzten barne:

  • CWD (oreinetan kakexia eragiten duen gaixotasuna):
      • Suediak zaintza intentsiboko programaren emaitzak aurkeztu zituen eta altzeetan hautemandako kasu positiboei buruzko informazioa partekatu zuen. Programan parte hartzeko ehiztarien konpromisoa azpimarratu zuten.
      • Norvegiak azken 5 urteetan ezarritako kontrol-neurrien berrikuspena egin zuen.
  • Pentsuen debekua bertan behera uzteari buruzko arriskuen ebaluazioaren emaitzak:
      • Azpimarratu zuten, edozein kutsadura gurutzatuz gain, oso mugatua izan daitekeela noizbehinkako/bat-bateko EET posible bat txerrietan birziklatzea elikakatearen bidez. Eta honako hau ondorioztatu zuten: ekoizpen-katean espezieen araberako banaketa efektiboak (kontrol-neurriekin eta trazabilitatearekin batera) mugatu egiten du EETak hedatzea.
      • Txerriak eta eskortako hegaztiak elikatzeko intsektuak erabiltzeari buruz eztabaidatu zuten. Azpimarratu zuten intsektuak hazten diren substratuak bete egin behar dituela animalien elikadurari buruzko erregelamenduzko betekizunak.Britainia Handian giza apendizeetan proteina prioniko anormalak duen prebalentziari buruzko ikuspegi historikoa eman zen eta emaitzak aurkeztu ziren.
  • EFSAk, ikarari (scrapiea) buruz ondorioztatu zuen, 2 urteko ikerketaren ondoren eta zaintza intentsiboari buruzko datu zientifikoak baloratu ondoren, ez dagoela froga berririk baieztatzeko ikara atipikoa animalien artean transmiti daitekeela baldintza naturaletan, eta gaixotasun kutsakorra baino ez-kutsakorra dela uste izateko aukera handiagoa dago.
  • Behien entzefalopatia espongiformeari (BSE) dagokionez, OIEk jakinarazi zuen gaur egun 56 herrialdek eta 5 eremuk dutela BSEren arrisku-estatus ofiziala. Bi kide berrik (Kanadak eta Irlandak) ESBren arrisku hutsaleko estatusa duten herrialdetzat hartu ziren.